XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eguzki errealak etenik gabe erretzen duen bezala, itxuraz bakarrik gauaren altzoan murgiltzen den bitartean:

horregatik, baldin eta gizaki batek heriotzari beldurra badio bere suntsierari bezala, hori zera pentsatzea besterik ez da, eguzkia arratsean honela kexa litekeela: Ai ene! gau betikoan galtzera noa.

- Aitzitik, alderantzizkoa ere bai: bizitzako zamek zapaltzen dutela, zinez bizi nahi lukeen eta baieztatzen duenarren, baina tormentuei beldurra izan eta bereziki egokitu zaion zori gogorra gehiago jasan nahi ez duenak:

horrelakoak ez du espero izan behar heriotzatik askapenik eta ezin du bere burua suizidioaren bitartez salbatu; itxura faltsuz bakarrik dei egiten dio Orko ilun hotzak atseden-portu gisa.

Lurra egunetik gaura kulunkatzen da; banakoa hil egiten da: baina eguzkia bera etenik gabe erretzen da eguerdi betikoan.

Bizitzeko nahimenari bizitza ziurra zaio: bizitzaren forma amaierarik gabeko presentea da; banakoak bezala, ideien agerpenak, denboran sortu eta iraungitzen dira, amets iragankorren pareko.

- Suizidioa agertzen zaigu horrela hemen egintza alfer eta beraz ergel gisa: baldin eta geure kontsiderazioan aurrerago egiten badugu, hori oraindik argi desfaboragarriagoan agertuko zaigu.

Dogmak aldatu egiten dira eta gure jakitea engainuzkoa da; baina naturak ez du huts egiten: bere joaira ziurra da eta ez du ezkutatzen.

Edozer osoki dago hartan, eta bera osoki dago edozertan.

Animalia bakoitzarengan dauka bere erdigunea: ziur aurkitu du existentziarako bere bidea, irteteko ere ziur aurkituko duenez: bitartean beldurrik gabe bizi da suntsieraren aurrean arduragabe, kontzientziak sustengaturik, natura bera baita eta bera bezala iraganezina.

Gizakiak bakarrik darama bere baitan kontzeptu abstraktutan bere heriotzaren ziurtasuna: horrek aldiune partikular batzuetan, nahiz eta arraroa izan, gertaeraren batek fantasian presente egiten dionean bakarrik ikaratzen du.

Naturaren ahots ahaltsuaren aurrean erreflexioak gutxi dezake.

Beragan ere, pentsatzen ez duen animaliarengan bezala, egoera iraunkor gisa nagusitzen da bera natura, mundua bera dela, kontzientzia barnekoenetik sortzen den segurtasuna, zeinaren indarrez heriotza ziur eta ez urrunaren pentsamenduak ez baitu kezkarazten, baizik bakoitzak bizitzen jarraitzen du, beti bizi behar balu bezala; eta hain urrun iristen da hori, non esan baitaiteke inork ez daukala heriotzaren ziurtasunaren konbikzio propioki bizirik